Mundakako alkateak eta bi hautetsik karguari uko egingo diote gaur, ezohiko osoko bilkuran
Mundakako alkate Unai Rementeriak eta Nora Aspiunza eta Peio Landa Bilduko zinegotziek beren karguei uko egingo diete gaur, 20:00etan egingo duten ezohiko osoko bilkuran. Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Diputatu izendatu dute Unai Rementeria, eta kargu hori bateraezina da alkate karguagaz.
2007tik da Mundakako alkatea Rementeria, eta hau izan da bere bigarren agintaldia. 1999tik, aldiz, zinegotzia eta alkateordea izan da. Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide eta Eusko Alderdi Jeltzaleko Bizkaiko Buru Batzarreko kide be bada. 39 urte dauzka eta Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua eta Hirigintza-zuzenbideko diplomatua da.
Arantza Lezamiz zinegotziak hartuko du jarduneko alkatearen kargua, harik eta Mundakako alkate izango dena nor izango den erabaki arte. Alkate barriaren izendapena egiteko osoko bilkura datorren zapaturako aurreikusten dute.

Comentarios
Publicar un comentario
Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.
Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.